Errezeta aparta, paregabeko osagaiekin: izena ematen dion bailara itxia, Urbasako mendilerro ordokitu eta gogorki karstifikatua, eta Lokizeko mendilerro malkartsua.

Natura eta paisaia zoragarridun lurralde zabala dugu hau, bertako fauna, landaretza eta habitatak direla eta hein handi batean Garrantzi Komunitarioko Toki (G.K.T.) bezala izenpetuta dagoelarik. Bi mendilerrook bertan isurtzen dituzte beren urak, Urederraren iturburu ziragarrarria eta Itxako erreka diskretua sortuz. Muga bioklimatikoa eratzen du, izaera atlantiko, azpimediterraniar zein mediterraniarreko eremuak tartekatzen direlarik. Bertako zuhaitzetako baso garrantzitsuak ere badira (pagadiak, hariztiak eta artadiak).

Historiaurre luze baten aztarnak topa daitezke, gune megalitiko garrantzitsu bat kasu. Zenbait toki berezi eta ibilbide adierazi dira ondare historiko aberatsa ezagutzeko.

Hotela, landa etxeak, aterpetxea eta lau jatetxe. Aipagarria da bertako gastronomia, ardiaren eratorriak bereziki: arkumea, gazta eta mamia.

Logroño, Iruñea eta Gasteiztik ordubete baino gutxiagora, eta apur bat gehiago Donostia eta Bilbotik.


 


© Junta del Monte de Limitaciones, c/ San Antón nº 30, 31272 Zudaire - Aviso legal